Gune irristakorretan arriskua saihesteko neurriak

Uztarria.eus 2013ko urtarrilaren 25a

Azpeitiko Udalak hainbat kexa jaso zituen 2012. urtean zehar herritarren aldetik, herrian gune irristakorrak zeudela eta haietan erortzeko arrisku handia zegoelako. Horrela, kexa guztiekin zerrenda bat egin eta gune denetan tratamendu berezi bat egin duela jakinarazi du Udalak, arazoa saihesteko.

Herriko hainbat gunetan egin dute tratamendua, besteak beste, Jose Artetxe (argazkian), Etxe Alai, Arana Goikoa, Sanjuandegi, Garate Anaia, Ibai Eder, Julian Elorza eta Ibai Ondo kale eta auzoetan; eta Izarraitz pilotalekuaren eta Baigera I eraikineko sarreretan. Guztira, Azpeitiko zoruaren 2.350 metro karratu tratatu dituzte eta lanek 19.000 euroko kostua izan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide