Emakumeentzako Jabetze Eskolen deialdi berria:

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko urt. 25a, 19:59

Emakumeentzako Jabetze Eskolen deialdi berria: \ Azpeitiko Emakumeentzako Jabetze Eskolak, deialdi berria atera du: ikastaro eta tailer ezberdinez osatua, 2013ko urtarrilatik-ekainera bitartean garatuko direnak. Hona hemen eskaintzen ditugunak: \ \ - Emozioak nola landu? (Pepa Bojó) \ - Sare sozialak (Maddi Garcia) \ - Dantza ikastaroa-Bollywood (Mirari Amenabar) \ - Bideogintza ikastaroa (Lara Rodriguez) \ - Autodefentsa ikastaroa (Edurne Epelde) \ \ Informazio osoa eskuratu nahi baduzue, edota edozein kontsulta egiteko gogoa izanez gero, deitu lasai Emakumeen Txokora edota Udaleko Parekidetasun Sailera. \ Izen-emateko epea irekita, urtarrilaren 22tik 31ra. \ ANIMATU!!!!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide