Asteburuan emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Eibarko Ipurua igerilekuan, Donostiako Bidebieta Igerilekuan eta Irungo Azken Portu igerilekuan ligako bigarren jardunaldia izan zuten zapatuan.\ \ Eibarko proban Ainitze Odriozola eta Imanol Odriozola zeuden izena emanda. Ainitze baja izan zen azken momentuan, eta Imanolek, beste behin ere, nabarmen hobetu zituen bere denborak. Bi probatan hartu zuen parte azpeitiar igerilariak: 200 metro bularrez (28 segundo hobetu zuen) eta 50 metro librean. \ \ Donostiako Bidebieta igerilekuan Ander Idoetak, Atzegi taldea ordezkatuz, bi frogetan hartu zuen parte: 50 metro librean eta 50 metro bizkarrez. Anderrek ere bere aurreko denborak erraz hobetu zituen.\ \ Irungo Azken Portu igerilekuan, berriz, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain eta Eva Astigarraga lehiatu ziren. Entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren zazpi igerilariak. \ \ Datorren aste bukaeran hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide