GIRO BIKAINA, JOKU GUTXI BAINA HIRU PUNTU GARRANTZITSU LAGUN ONAK FUTBOL TALDEARENTZAT.\
500 lagunetik gora harmailetan, zelaia egoera tamalgarrian azken egunetan egindako euri jasengatik eta partiduan emozio gehiago jokua baino. \
Jokua eta aukeera gehiago Anaitasunak izan arren, 43.minutuan Gorka Luarizek sartutako golak 3 puntu balio izan zuten.\
Aipagarria Olaizola atezainak eta Mendinueta erdilariek egindako partidu bikaina.\
Hamaikakoa: Olaizola, Egaña, Tena, Beñat, Goikotxea, Mendinueta, Aranburu, Ruben, Elustondo, Arrue eta Luariz. Bigarren zatian, Unai ETxeberria, Alain Guridi eta Aitor Arregi ere zelairatu ziren.\
Ea datorren urtean ere derbiataz guzatzeko aukera dugun.\
LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide