Joan den ostiralean Gaztetxeko txotxaren irekiera izan zen eta zapatuan eman zitzaion hasiera hurrengo asteetan ere luzatuko den egitarauari. \
\
Hemendik aurrera, larunbatero lau euroren trukean sagardoaz eta postreaz gozatzeko aukera egongo da eta nahi duenarentzat afaria ere eskainiko da: bokadilloak eta errazioak. \
\
Argazkia pasa den larunbatekoa da eta ikusten den bezala, jende dexente bertaratu zen, giro ederra sortuz. \
\
Hemen datozen asteetarako txotxaren bueltan antolatu dugun egitaraua:\
\
- Otsailak 2: Ijito txotxa.\
\
- Otsailak 11: Mozorro txotxa.\
\
- Otsailak 16: Txotxa irekita egongo da.\
\
- Otsailak 23: Txotxaz gain kontzertu akustikoa egongo da.\
\
- Martxoak 2: Txotxa irekita egoteaz gain bertsio gaua ere izango da. \
\
- Martxoak 9: Txotx feminista.\
\
- Martxoak 15: Bertso afaria.\
\
- Martxoak 22: Txotxa irekita egongo da.\
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide