Imanol Eliasen hiletan Jose Luis Gorrotxategik abestutako bi bertsoak

Imanol Eliasen hiletan Jose Luis Gorrotxategi bertsolariak abestutako bi bertsoak: \ \ Zimeldu dira adarrak eta \ lehortu zaio enborra, \ historiara pasatu zaigu \ gure zuhaitz emankorra, \ zenbat idazlan, zenbat liburu \ zenbat antzerkiko obra, \ hil ondorean kitatu behar \ inundik al bada horra, \ Azpeitik eta azpeitiarrak \ berarekin dugun zorra. \ \ Atzo goizean lehen berria \ gendun Imanol hil zala, \ urte batzutan herriko alkate \ izan zan gizon apala, \ bera badoa hemendik baina \ hemen uzten du itzala, \ meza honetan agurtzen degu \ hirukote zerbitzala, \ gaur estaliko dituen lurrak \ pakean gorde ditzala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide