(oharra: bukaeran, manifestazioko bideoa) Xabier Euzkitzek Twitterren: ”Garrantzitsua ez, hil ala bizikoa da gaur Hendaian izango den manifestaldia, Seaskarentzat eta euskararentzat. Goazen!!!”. 17:00etan hasiko da, tren geltokitik. Gu ere, ikastolako gurasook, bagoaz, ttikiarekin.
\
\
(Menturaz,
gaia azaltzea ez legoke sobera: Frantziako Errepublikak Baionan duen ordezkariak esan du udalek-eta ikastolak bezalako \'erakunde pribatuak\' ezin dituztela lagundu, eta horrek kinka larrian jarri ditu Ipar Euskal Herriko ikastolak —haien elkartea da Seaska—. Hendaiako Udala herriko ikastola handitzeko 2,2 milioi euro ematekoa da, eta hori eragotzi nahi du Frantziak. Hau ez da gatazkaren ondorioa, hau gatazkaren muina da. Atxik makila!).
\
\
Post scriptum. Hiru mila lagun bildu gara manifestazioan. Beti aitzina! (bideoa: BerriaTB)
\
\