2013/02/10 Egun osoa
9:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen goiz-eresia.
11:00etan, goiz-eresia herriko musika bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
12:00etan, XXXIII. Sokamuturraren Argazki Lehiaketa, Imanol Elias Saria. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.
Sokamuturra (Bergarako Zezenak ganadutegikoak).
12:30ean, eleganteen kalejira. Kalejira Itsasi taldeko artzain-inudeekin eta danbor-jotzaileekin, eta Juan Antxieta Musika Eskolako musikariekin. Iazko antzera, sansebasianetako karroza ere aterako dute.
13:30ean, presoen eskubideen aldeko argazkia, Herrira bilguneak antolatuta.
15:00etan, luntxa plazan.
16:00etan, 'Puru piztea'.
16:00etan, dultzaineroen kalejira.
16:15ean, Izarraitz Txistularitaldea, Musika Banda eta Biasteriko dultzaineroak hainbat doinu joko dute, Plaza Txikian. Txistulariek sokamuturrean zezenak egiten duen ibilbidea egingo dute, txistuaren doinuaz zezenaren etorrera iragarriz.
16:30ean, sokamuturra, Erdikaletik irtenda. 20:00ak arte kalerik kale ibiliko da zezena. (Bergarako Zezenak ganadutegikoak).
19:00etatik aurrera, Mozorro Txotxa izango da gaztetxean.
19:30etatik 23:30etara Incansables eta Gau Argi txarangen emanaldia kalez kale.