Sortu eratzeko prozesua amaitzear da. Jaso ditugu dagoeneko 2.atalari eta 3.atalari loturiko alternatibak eta oraingo honetan bi modu egongo dira alternatiba hauek bozkatu ahal izateko:\
\
1.Posta elektronikoz, azpeitiasortu@gmail.com helbidera bakoitzak bere bozkak igorrita.\
2.Edo bestela, datorren ostegunean, Otsailak 14, arratsaldeko 19:00etan Baigeran burutuko den batzarrean zuzenean bozkatuta.\
\
Aipatu behar da, Otsailak 14ko Batzar honen hasieran, nazional mailako, herrialde, eskualde zein herri mailako arduradun hautagaien zerrenden bozkaketa egingo dela. Hautagaien bozkaketa hau egin ostean tartetxo bat hartuko dugu, eta ondoren alternatiben bozketetan gelditu nahi duenak aukera hori izango du.\
\
Gehiegi luzatu gabe, han ikusiko garelakoan...ordurarte!!\
Ondo pasau Karnabalak!!\
\
Azpeitiko Sortu Eratze Prozesuko Lantaldea
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide