Iaz egindakoaren ordaina

Urola Kostako Hitza 2013ko ots. 14a, 13:05

Gipuzkoako Automobilismo Federazioak iazko Gipuzkoako txapelketako sari nagusiak banatu zituen joan den igandean, Igeldon. Bertan, federazioko arduradunez gainera, hainbat auto gidari ere bildu zen. 2012ko Gipuzkoako Rallyetako saria azpeitiarrek jaso zuten, Joxe Labakak eta Aitor Otaegik. Goiko argazkian, Rallyetako podiumeko parte-hartzaileak ageri dira federazioko arduradunekin; Labakaz gainera, Roland Holkek eta Jon Arregik osatu dute hirukotea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide