Musika eskolako ikasleak Andoainen lortutako dominekin

Uztarria.eus 2013ko ots. 26a, 18:45

Juan Antxieta Musika Eskolan pianoa ikasten ari diren ikasle asko Andoainen izan dira aurten ere, hango piano jaialdi ezagunean parte hartuz. Joan den asteburuan, zapatuan eta igandean, 900 piano-jotzaile gazte igaro ziren jaialdi horretatik, eta tartean ziren Azpeititik joandako 25 ikasle. Horietako gehienak gaur, asteartea, musika eskolaren egoitzan elkartu dira, irakasleak ondoan zituztela, Andoainen lortutako dominak soinean eta diplomak eskuetan (argazkian). Urrezko sei domina, zilarrezko hamazortzi eta brontzezko bat ekarri dituzte aurten Andoaindik Juan Antxietako ikasleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide