Bertsio txotxa izango da bihar, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko ots. 27a, 18:32

Dagoeneko askok jakingo duzuen moduan, Bertsio Txotxa izango dugu bihar, larunbata, gaztetxean. Guztira hamaika taldek hartuko dute. Denetariko musika entzun ahal izango da, eta herriko gazteek hartuko dute parte ekimenean. Batzuk musika taldeetan jotzen duten herritarrak dira, eta beste batzuk, berriz, egun horretarako ikasi dute instrumenturen bat jotzen edo abesten. Saltsarik ez da faltako!\ \ Larunbatero bezala txotxa izango da lau euroren trukean, 19:00etatik aurrera. Bokatak eta razioak ere salduko dira hiru eurotan, afaria etxetik eramaten ez duenarentzat. Afal ondoren hasiko da bertsio gaua.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide