XX. Maratoi Erdiak badu kartela

Uztarria.eus 2013ko mar. 1a, 19:30

Martxoaren 23an, zapatua, egingo da aurtengo Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia. Diego Garciaren omenezko probak XX. edizioa beteko du eta, data hori kontuan hartuta, 7,5 kilometroko I. Lasterketa Herrikoia ere prestatu dute antolatzaileek. Eta, martxoaren iritsierarekin batera zabaldu dute, era berean, 2013ko zita iragarriko duen kartela ere (irudian). Martxoaren 23an omenduko duten Asier Cuevas da kartelaren protagonista, iaz emakumezkoen marka hautsi zuen Eunice Kirwarekin batera. Argazkia Felix Sanchezena da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide