Oihana Goenagak txapelketa ikusgarria egin du

Pasa den aste bukaeran, Azpeitiko zazpi igerilari, Mallorcan izan dira Espainiako junior eta infantil neguko txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen, eta emaitzak ikusirik, entrenatzaileak asmatu egin duela ezin ukatu. Emaitzarik aipagarrienak podiumekoak eta honen gertukoak izan badira ere, denak beraien markak hobetzea lortu dute nahiz eta ez izan batere erraza. \ \ Dudarik gabe Oihana Goenaga izan da protagonista nagusia, lotsati itxura du baina uretan hazi egiten da, lotsagabetu, inoiz ez du hutsik egiten, beti daukan guztia ematen du. Hor daude bere emaitzak, ikusgarriak dira. 50 metro librean urrezko domina eta Euskadiko denborarik onena 14 urtekoetan, 200 metro librean brontzezko domina, 100 metro librean 4. postua eta berriro Euskadiko denborarik onena ezarri du eta azkeneko proban, 200 metro estiloetan, berriro 4. postua lortu du eta baita ere Euskadiko 14 urtekoen marka gainditu.\ \ Ainhoa Goenagak, berriz, bi probatan hartu du parte eta honek ere domina gertu izan du, 100 metro bizkar proban 4. eta 200 metro bizkarrean 12. postua.\ \ Jon Aizpuruk ere txapelketa bikaina burutu du, 100 metro bular proban 10. eta 200 metro bularrean, berriz, 11. postua lortu zuen.\ \ Aiora Beristain aurten pasatu da alebinetatik infantiletara eta hori asko nabaritzen da txapelketa hauetan. Hala ere, bere denborak jaistea lortu ditu eta orain hartu duen esperientzia hurrengo txapelketetarako baliagarria izango zaio. 50 metro eta 100 metro libreetako probetan hartu du parte, eta bere maila erakutsi du.\ \ Pablo Etxeberriak, Maialen Aizpuruk eta Eva Astigarragak, erreleboetako probetan hartu zuten parte. Hauek ere, aurrez zituzten denborak hobetzea zuten helburu eta lortu zuten. \ \ Zorionak eta datorren aste bukaeran Santurtzin, Euskal Herriko neguko infantil txapelketarako animoz beteta izango dira. Segi holaxe!!\ \ \ \ \ TALDEKO GAZTETXOAK BIKAIN TOLOSAN\ \ Pasa den zapatuan, taldeko txikienak Tolosan izan ziren Paco Sanchez sarian parte hartzen. Mailaren arabera, benjaminak 50 metrotako probak izan zituzten eta alebinak 100 metrotakoak. Tximeleta, bizkar, bular eta libreko probetan lehiatu zuten bakarka eta txapelketari bukaera emateko, erreleboko proba, 10 x 50 libre mistoan.\ \ Gipuzkoako talde gehienak parte hartu zuten lehiaketan eta igerilari asko izanik, lehiaketa nahiko luzatu zen. Harmailak guraso eta lagunez bete beteak zeuden eta horrek zenbait igerilariri urduritasuna sortu zien. \ \ Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko sei domina, hiru zilarrezko eta hiru brontzezko dominekin etorri ziren Azpeitira. Dominarik lortu ez zutenek ere, oso gertu ibili ziren. Kontutan hartu behar dugu Gipuzkoako onenak zeudela Tolosako Txapelketan.\ Dominak lortu zutenak, honako hauek dira: \ \ Tximeleta\ \ Benjamin mutilak 50 metro tximeleta:\ • 2004. urtekoetan, Iker Aizpuru urrezko domina.\ Benjamin neskak 50 metro tximeleta:\ • 2004. urtekoetan, Arantxa Sudupe urrezko domina.\ \ Bizkar\ \ Benjamin neskak 50 metro bizkar:\ • 2004. urtekoetan, Uxue Etxeberria urrezko domina.\ Alebin mutilak 100 metro bizkar:\ • 2001. urtekoak, Joanes Astigarraga urrezko domina.\ Alebin neskak 100 metro bizkar:\ • 2002. urtekoetan, Maialen Sudupe urrezko domina.\ • 2001. urtekoetan, Nerea Berasategi brontzezko domina.\ \ Bular\ \ Alebin mutilak 100 metro bular:\ • 2001. urtekoetan, Iñaki Etxeberria brontzezko domina.\ \ Libre\ \ Benjamin mutilak 50 metro libre:\ • 2003. urtekoetan, Unai Elias zilarrezko domina.\ Benjamin neskak 50 metro libre:\ • 2004. urtekoetan, Ilazki Odriozola zilarrezko domina eta Elena Otaegi brontzezkoa.\ Alebin neskak 100 metro libre:\ • 2001. urtekoetan, Jone Goenaga urrezko domina\ • 2002. urtekoetan, Paula Urrestilla zilarrezko domina.\ \ \ Beste behin Izarraitzeko gaztetxoek estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten eta nabarmen ikusten da, lehiaketaz lehiaketa hobeto eta azkarrago igeri egiten dutela. \ \ Zorionak denei eta segi holaxe !!\ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide