Bilgune Feministaren egitarauarekin bat egin ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko mar. 8a, 11:35

Bilgune Feministaren egitarauarekin bat egin eta bertan parte hartzeko deia luzatu du Ernaik\ \ Emakumeen Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8ko koordinakundeek lelo eta irudi berbera erabiliko dituzte aldarrikapenak kaleratzeko. Gogorarazi dute ez dela iraultzarik izango iraultza feministarik gabe, eta talde feministen ekinbide politikoa eta borroka feministaren beraren balioa eta garrantzia aldarrikatuko dute “inoiz baino ozenago”. Bestelako jendarte bat eraikitzearen alde egingo dute, non bizitza, erdigunea izango den.\ \ Bilgune Feministak, bere aldetik, salatu du jendarteak ezartzen dizkigun funtzioak direla eta, emakumeoi zuzenean eta era lazgarriagoan eragin digutela azken aldiko murrizketek: familia esparruan zainketaren arduran zein etxeko lanetan, edota ezkutuko ekonomiaren indartzean esaterako. Inposatutako genero arauen ondorioz, emakumeok, lan merkatuari zein herrien ekonomiari egiten dizkiogun ekarpenak dira hauek Bilgune Feministaren arabera.\ \ Ernaik ere, bere eratze prozesuan helburu estrategiko gisa markatu du feminismoa. Ezinbestean, gatazkaren konponbidearekin batera gazte antolakundeak lan ildotzat duen bizi eredu berrien eraikuntzan sartzen dira jendarte parekidea sustatzea, edota emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta lortzeko ahalegina. Euskaldun, gazte, ikasle eta garen guztiagatik eragiten digulako zapalkuntzak, baita neska izateagatik ere. Hargatik, bat egiten dugu Azpeitiko Bilgune Feministak antolaturiko egitarauarekin, eta ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu inguruko gazte guztioi.\ \ Emakumen Mundu Martxak Gasteizen deitu du elkarretaratzea martxoaren 8rako, Legebiltzarraren atarian. 12:30etan izango da, “Lana soberan, enplegu duina faltan” lemapean. Autobusak antolatu dituzte protesta ahalik eta jendetsuana egin asmoz. Arratsaldean, aldiz, mobilizazioak izango dira hainbat hiri eta herritan.\ \ Azpeitian, 19:00etan elkarretaratzea egingo da plazan. Jarraian triki-bertso-poteoari ekingo zaio, eta egunarekin amaitzeko emakume afaria egingo dute San Agustinen. Baina ez da egitaraua hor amaitzen, larunbatean, igandean eta datorren asteazkenean ere izango da zertaz gozatua. Emakume langileon eguna, urte osoan zehar ospatzeko behar delako!\ \ ANIMATU ETA PARTE HARTU! GORA BORROKA FEMINISTA!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide