197/2006 dodrina eten, biziarteko zigorra eten!!!\
\
197/2006 dotrina eten, biziarteko zigorra eten\
\
Ines Del Rio euskal preso politikoari ezarritako 197/2006 dotrina epaituko dute Strasburg-en martxoak 20an. Hori dela eta manifestazio nazionala egingo da larunbat eguerdian, martxoak 16,Tafallan, Del Rioren herrian. Autobusa joango da Azpeititik eta Orkatz Kultur Elkartean eman daiteke izena.\
\
Martxoak 20an berriz herrietan izango dira mobilizazioak eta Azpeitian ere hala izango da. Arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea egingo da herriko plazan eta Juan Karlos Arruti \"Paterra\" herritar presoa izango dugu bereziki gogoan berak ere 197/2006 dotrina ezarrita baitu. Dagoeneko 20+3 urte daramatza espetxean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide