Emaitza bikainak Santurtzin

Joan berri den asteburuan, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru eta Eva Astigarraga Neguko Euskal Herriko Infantil Mailako Txapelketan izan ziren, Santurtziko igerilekuan. Aiora Beristain gaixorik zela-eta, baja izan zen azken orduan.\ \ Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako infantil onenak lehiatu ziren Santurtzin, eta beste behin, gure taldeko igerilariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Bakarkako probatan, 8 urrezko domina eta 3 zilarrezko domina eskuratu zituzten gure igerilariek. Horiez gain, mutilek, erreleboko probetan Oarsoaldea taldea ordezkatuz, beste hiru urrezko domina lortu ziruzten. \ \ Sailkapen onak, dominek, garrantzia dute, baina entrenatzaileek balore handiagoa ematen diote denborari. Horren harira, gure igerilariak aurreko denboretan ibili ziren, eta zenbait probatan, aurrez zuten denborak hobetzea lortu zuten, eta hori ere, aipatu beharra dago. \ \ Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:\ \ • Pablo Etxeberria, 1500 metro eta 400 metro librean urrezko dominak eta 200 metro bizkarrean zilarrezkoa. \ • Jon Aizpuru, 200 metro bular eta 200 metro bizkarren urrezko dominak eta 100 metro tximeletan zilarrezkoa. 200 metro bizkar proban Udako Espainiako minina lortu zuen.\ • Oihana Goenaga, 100 metro estilo, 100 metro tximeleta eta 50 metro librean urrezko dominak.\ • Eva Astigarraga, 100 metro bularren urrea, 200 metro bularren zilarrezkoa eta 50 metro librean 7. postua.\ • Maialen Aizpuru, 100 metro bizkar 5. postua, 200 metro bizkar 6. postua eta 100 metro librean 16. postua.\ \ Jonek eta Pablok erreleboetan irabazi zituzten probak hauek izan ziren; 4 x 200 metro libre, 4 x 100 metro libre eta 4 x 100 metro estiloetan.\ \ Denboraldi garai honetako azken txapelketa garrantzitsua izan dute asteburukoa. Orain, atseden pixka bat emango die entrenatzaileak, eta gero, Udako Txapelketak prestatzen hasiko dira ilusio eta motibazio berrituarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide