'Bost geltoki historian' Sevatur azokan

Uztarria.eus 2013ko mar. 15a, 19:11

Gaur, ostirala, hasi da Donostian igandea bitartean luzatuko den Sevatur turismo azoka. Eta, han, Urola bailarako Bost geltoki historian eskaintzaren aurtengo edizioa aurkeztu dute ekimenean parte hartzen duten erakunde eta eragileek (argazkian). Sevaturren izan dira, besteak beste, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Leire Etxeberria Zestoako alkatea; Jon Peli Uriguen Turismo eta Landa Garapeneko foru diputatua eta Roke Akizu Aldundiko Turismo zuzendariaren harrera eta babesa jaso dute produktuaren aurkezpenean. Bost geltoki historian ibilbide turistikoak osagai berria gehitu du aurten bere eskaintzara: Zestoako Lili jauregia. Martxoaren 28tik abenduaren 8ra indarrean izango da aurtengo eskaintza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide