Zapatu arratsaldean banatu zituzten IV. Gau-Txori argazki rallyko sariak, Sanagustin kulturgunean. Oscar Baile Azpeitira bizitzera etorritako errenteriarra izan zen aurrena, eta 150 euro nahiz garaikurra jaso zituen. Bigarren saria (100 euro eta garaikurra) Soraluzeko Carlos de Cosek jaso zuen, eta hirugarrena (75 euro eta garaikurra) Barakaldoko Luis Javier Gonzalezek. Lehen azpeitiarrari dagokion garaikurra, berriz, sailkapen orokorrean bosgarren izan den Julen Juaristik jasoko zuen. (Azpeitiko Argazki Elkartea)
Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.