Eneritz Artetxek Entzuleen Saria eskuratu du Aztirin

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko mar. 25a, 10:10

Jokatu dira aurtengo Osinalde sariketako hiru kanporaketak. Erniarraizko hiru bertsolarik parte hartu dute saio horietan, eta emaitza politak lortu dituztela esan daiteke. Josu Oiartzabal \'Xenpelar\' eta Nekane Zinkunegi finalerako sailkatu baitziren iragan martxoaren 9an Ordiziako Argi-Berri elkartean; eta joan den larunbatean entzuleek bertsolari gustukoenaren saria eman baitzioten Eneritz Artetxeri Aztiri elkartean. \ \ Artetxerekin batera Joanes Etxeberria, Imanol Irazustabarrena, Peio Ormazabal, Imanol Uria eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren Aztirin kantari. Epaileek hala erabakita, Ormazabal eta Uria sailkatu ziren Osinaldeko finalerako. Honenbestez, izendatuta daude sei finalistak: Josu Oiartzabal \'Xenpelar\' eta Nekane Zinkunegi Argi-Berritik; Iñaki Aleman eta Nerea Ibarzabal Osinberdetik; eta Peio Ormazabal eta Imanol Uria Aztiritik. \ \ Finala datorren apirilaren 6an jokatuko da Gabiriako Osinalde elkartean. 20:30ean izango da afaria, eta horren ostean ekingo diete sei gazteek bertso lehiari. Animoak eta zorterik onena opa dizkiegu hemendik etxeko biei, Xenpelarri eta Zinkunegiri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide