Ilunpeko pilotariak nagusi Udaberriko Txapelketan

Uztarria.eus 2013ko api. 2a, 11:00

Bi hilabeteko txapelketaren ostean, duela egun batzuk jokatu zituzten Udaberriko Pilota Txapelketako finalak, Bergaran. Infantil mailan, Expoxito eta Alberdi bikotea 18 eta 6 nagusitu zen Andoaingo taldearen kontra, eta txapela irabazi zuten. Alebinetan ere azpeitiarrak nagusitu ziren. Izan ere, partida estua jokatuta, Aranbarri eta Unanue 16 eta 15 gailendu ziren Bergarako bikotearen kontra.

Pare bat asteren buruan hasiko da Talentuen Banakako Txapelketa, eta Ilunpe Pilota Elkarteko sei pilotarik hartuko dute parte bertan. Guztira, Gipuzkoa osoko hamabi pilotari arituko dira nor baino nor. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide