Gazte Danbadaren balorazio oso positiboa egiten du Ernaik.\
\
Datu zehatzak datozen egunetan emango baditugu ere, Gazte Danbada arrakastatsua izan dela irizten dugu Ernaik. 7.000 gazte inguru batu da Urduñan azken lau egunetan eta balorazio oso positiboa egiten dugula nabarmendu behar dugu.\
\
Atzean, lau eguneko jardun luzea, jaio berri den Ernai gazte antolakunde abertzaleak burutzen duen lehenengo edizioaren baitan. \
\
Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak eta beste hamaika ekimen bildu ditu lau egunez Urduñan egin den gazte topaguneak. Gogoetarako, eztabaidarako eta ideien elkartrukerako jardunaldiak, euskal gazteriaren zati handi bat bildu dituztenak.\
\
Ernairen jaiotza jaialdia izan da aurtengo Gazte Danbada eta hitz bakarrean definitu dezakegu aurtengo ondorio nagusiak: «Arrakastatsua». Oraindik ez dugu zifra ofizialik esku artean, ez eta balorazio sakonik ere; hurrengo egunetan jakinaraziko baititugu. Baina Urduñako jaialdia 7.000 gazte inguru batu direla esan dezakegu boteprontoan.\
\
Urduñako Udalari eta herritarrei ere eskertza mezua luzatu nahi diegu, lau egun horietan izandako eskuzabaltasunagatik eta ezin ahaztu txandak egiten aritu diren gazte guzti horiek ere. Aupa zuek!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide