Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko api. 2a, 22:52

Xabier Lopez Peñaren heriotzaren eta azken hilabeteetako gertakari larrien harira, larunbatean, hilak 6, salbuespen neurrien aurkako manifestazioa egingo da Bilbon. 'Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea' lelopean 17:30ean abiatuko da manifestazioa, Casillatik. Herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu.\ \ Bilbora joateko autobusa izango da, eta jada eman daiteke izena Orkatzen. Arratsaldeko 15:30ean aterako da autobusa Etxe Zuri aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide