Puntu zaila hirugarrenaren etxean

Lagun Onaken talde nagusiak puntu zaila lortu zuen atzo, igandea, Portugaleteren zelaian (1-1). Etxeko taldeak 6 partida jarraian zeramatzan irabaziz, baina azpeitiarren aurka ezin izan zuen garaipena lortu sailkapen nagusian 3. postuan aurkitzen den taldeak.\ \ Azpeitiarrek lehen zati oso ona egin zuten eta aldagelara joan aurretik Tenak ateratako falta jaurtiketa baten ondoren Santestebanek (argazkian) baloia sareetara bidali zuen buruz.\ \ Partiduaren inguruko xehetasun gehiago: www.lagunonak.com

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide