Atzo iluntzean, 21:30ak aldean, sute txiki bat izan zen Salbe auzunean. Antza denez, mikrouin labe batek eragin zuen sutea, eta sortutako kea tarteko, udaltzainek eta suhiltzaileek joan behar izan zuten sutearen tokira.
Gertaeraren lekuan zegoen herritar batek adierazi duenez, "guk ez genuen surik ikusi, baina kea ateratzen zen balkoitik. Gainera, goiko solairuetako bizilagunek ere etxetik irten behar izan zuten ez zutelako ezer ikusten balkoietatik".