Donostiako gazte kondenatuena onartzerik ez ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 11a, 17:41

Autobusa antolatu dugu larunbateko manifestaziorako.\ Donostiako gazte kondenatuena onartzerik ez dagoenez, manifestazioa izango da larunbatean 17:00etan Bulebarretik abiatuta. Azpeitiko Ernaitik dei egiten dugu bertan parte hartzeko eta horregatik autobusa antolatu dugu. Larunbatean, 15:30ean Etxe Zuri aurretik abiatuko da. Izen ematea Orkatzen dago.\ \ Atzo goizean (asteazkena) Zipaioek Ekaitz Ibero atxilotu zuten Bulebarreko Aske Gunean. Horrekin batera, jendetza jipoitu zuten, Ekaitz espetxera eramatea eragotzi nahi zutelako. Oraindik 8 gaztek Aske Gunean jarraitzen dute beraien atxilote agindua noiz iritsiko zain. Zortziei seina urteko espetxe zigorra ezarri diete Segiko kideak izateagatik.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide