Urte askoan gurea izan da
\
abundantzien bailara
\
zenbat familia joan ote da
\
orain langabeziara?
\
Mahaian dago eztabaidagai
\
zer ginen eta zer gara
\
alfer alferrik izango dira
\
hemen ERE eta Hara!
\
Mentalitate aldaketa bat
\
ematen ez baldin bada!
\
\
Gallardo jaunak esan zuenez
\
hemen nahi zuen arriska
\
baina bidean galdu du nonbait
\
zeukan duintasun pixka
\
niki laranjak jada bihurtu
\
dira langile gorriz ta…
\
nahiz ta kexatzen garenoi deitu
\
ohi diguten terrorista
\
hemen hiltzaile bakarra dago:
\
Sistema kapitalista!
\
\
Eta sistemak beti bezala
\
bere bidea hartu du
\
batzuk lepoan duten korbataz
\
itotzea nahi gaitu gu.
\
Saia gaitezen antolaketan
\
eskuz esku buruz buru
\
eredu berri justuen bila
\
bizitza duinak helburu
\
gugatik inork ez du egingo
\
geuk egiten ez badugu!
\
\
Egilea: Jokin Uranga
\
Doinua: Mutil koxkor bat
\
http://www.argia.com/argia-astekaria/2364/corrugadosi-jarriak
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide