Diego Garciari Bostonen gertatutakoa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 15a, 22:47

Bostongo maratoian bi bonba lehertarazi dituzte gaur, eta gutxienez bi lagun hil dira. Diego Garcia zenak badu Bostongo maratoian pasadizo bat: ia deshidratatu egin zen. Ura edateko pasoetan bere botilak zein ziren igartzeko, botilak zuri-gorri-berdez pintatu zituen, baina gero maratoian ez zituen aurkitzen, etiopiarrek kentzen zizkiotelako, haiek ere euren banderako koloreak dituztelako berdea eta gorria, horiarekin batera. "Deskuidatu egin ziren, nonbait. Egundoko marka joan zitzaidan pikutara horregatik, azkeneko kilometroetan indarrik gabe geratu nintzelako", kontatu izan zuen Diego Garciak. 1994a zen eta 2.14.35eko denbora egin zuen; postua, 27.a. Orduan baino ez zuen hartu parte Bostongo karreran (haren maratoiak). \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide