Ikasberri Ikastolako ikasleek Uztarria eta Hitza bisitatu dituzte

Uztarria.eus 2013ko api. 16a, 14:27

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek Uztarria eta Urola Kostako Hitza bisitatu dituzte gaur goizean. Batxilergoko informatika ikastaroan dabiltzan dozena bat lagun izan dira bisitan, irakaslearekin batera, eta Uztarria Komunikazio Taldearen nondik norakoez, aldizkariaz zein webguneaz eta Urola Kostako Hitza-ren gaineko xehetasunez azalpenak jaso dituzte Ikasberriko neska-mutilek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide