Abiadura moteltzeko koska, Zelai Luzen

Uztarria.eus 2013ko api. 19a, 13:12

Foru Ibilbidean, Udal Liburutegiaren aurreko zebrabidean, abiadura moteltzeko koska egiteko lanak hasi ditu Udalak. Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen baitan, Juan XXIII auzoko bizilagunek gune horretan segurtasun neurriak hartzeko eskatu zuten, autoak azkar igarotzen zirela-eta. Udalak zebrabidean koska egiteko lanak datorren astean amaitzea aurreikusten du, eta lanek 5.000 euroko aurrekontua dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide