Udaberria iritsi eta eguraldi onarekin batera hasi da Amona Mantangorri Sanjuandegirako bidea egiten. Hori dela-eta, Ume Eguna ere gerturatzen ari da, eta maiatzaren 25ean, zapatua, egingo dugun egun osoko egitarauan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
\
\
Honakoa izango da egitaraua:
\
\
11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartzea.
\
\
11:00etatik 13:30era, jolasak.
\
\
14:00etan, bazkaria.
\
\
15:00etatik 17:00etara, berbena.
\
\
17:00etan, haurrak jaso ahal izango dira, Jose Antonio Agirre plazan.
\
\
\
- Ume Egunean parte hartu nahi?
\
\
Apirilaren 26an eta 27an hurbildu zaitez 17:30etik 20:00etara, Sanjuandegiko Baigera aurrera, herriko ikastetxeetan banatu den fitxa beteta. Fitxa han utzi eta 4 euro ordaindu beharko da izen ematea. Prezioaren barnean sartzen da Ume Eguneko bazkaria eta elastikoa. Fitxarik ez baduzu eta izen eman nahi baduzu, azaldu apirilaren 26an eta 27an adierazitako lekura argazki batekin eta 4 eurorekin).
\
\
Gurasook bazkariko antolakuntza errazten-eta lagun nahi baduzue, hurbildu zaitezte izena emateko jarriko dugun mahaira, zure asmo ona adieraztea. Eskertuko dizugu!
\
\
Oharra: LH 5 eta LH 6 mailetako umeek aukera dute egitarauko ekintza guztietan parte hartzeko, baina ez gara beraien arduradun egingo bazkalostetik aurrera.
\
\
Arazoren bat edo zalantzaren bat izanez gero deitu: 645 471 700 zenbakira. Animatu zaitezte Ume Egunera!!
\
\
http://www.xanjuandei.com
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide