Azpeitiko eta Zestoako udalak Hirukideren ordezkariekin

Uztarria.eus 2013ko api. 22a, 18:47

Azpeitiko eta Zestoako udaletako arduradunak Hirukide, familia ugarien elkartearekin elkartu ziren ostegunean, apirilak 18 (argazkian); egun horretan hitzaldia eman zuten Hirukidekoek Azpeitian. Eneko Etxeberria eta Leire Etxeberria alkateek Hirukidek bailarako udalei egindako eskaerak jaso zituzten eta, besteak beste, hurrengo urteko ordenantza fiskaletan familia ugarien aldeko hainbat neurri proposatu zizkieten. (AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide