Quique Peinado kazetariak Futbolistas de izquierdas liburuan ezkerreko pentsamoldeko futbolarien edo futbolari izandakoen testigantzak bildu berri ditu. Elkarrizketetan "zirrara", Iker Sarriegiri egindako biek eragin ziotela kontatu du. "Bi elkarrizketen artean kartzelan egon zen (ustez ETAri laguntzeagatik). Nirekin beti garbi mintzatu zen".
\
\
Zorte txarrekoa izan zen Sarriegi (Donostia, 1973): Realean jokatzen hasi (1997an) eta belauneko lesio larri batengatik erretiroa hartu behar izan zuen. Abokatu lanei ekin zien ondoren, eta 2010eko operazio batean atxilotu eta espetxean sartu zuten; auzipetuta dago.
\
\
Duela bi aste egon nintzen azkeneko aldiz harekin. Ikasle gisa dabil gaur egun.
\
\
Azpeitiarra du ama.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide