2013/04/24 19:00

Hitzaldia: 'Birjinak edo emagalduak? Emakumearen adoktrinamendua Historian (1512-2012)

Hizlaria: Amaia Nausia Pimoulier (NUP-eko doktorea eta Eusko Ikaskuntzaren kidea).

Non: Emakumeen Txokoa.

 

Gure herriko historiaren bi garai esanguratsu abiapuntutzat hartuta (1512an Nafarroako Erresumaren konkista, eta 1936ko altxamendu militarra), gaur egun arteko ibilbidea egiten du historialariak.

Argi baieztatuko du, bai hispaniar monarkiak, bai-eta, 400 urte beranduago, Pilar Primo de Riverak frankismoan, modu berean emakumearen kontrako diskurtso ezkor eta moralkeriaz beterikoak erabili zituztela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide