Emaitza onak Eibarren

Zapatuan, apirilak 27an, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldian. Izarraitzetik 22 igerilarik hartu zuten parte proban.\ \ Izarraitzeko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.\ \ Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ Alebinek 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.\ \ Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan lehiatu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.\ \ Emaitza onak izan zituzten Izarraitzekoek.\ \ Emaitzak:\ \ http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natacion/E/2013429_123003_RESULTADOS%205%C2%AA%20JORNADA%20LED.pdf\ \ Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute. \ \ Hemen, Jone Goenaga, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga eta Paula Urrestillaren 4 x 50 bular erreleboko probaren bideoa: \ \ http://www.youtube.com/watch?v=mr-911lgXRU\ \ Bestalde, maiatzaren 18an eta 19an, urteko zitarik garrantzitsuena izango dute alebin mailako igerilariek, Legazpiko Udal igerilekuan.\ \ Maiatzaren 18an, zapatua, alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta Igerilari Osoa ospatuko dute. Bertan izango dira 2001. eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak.\ \ Maiatzaren 19an, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. urtean jaiotako mutilek eta 2001. urteko neskek.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide