Pasa den zapatuan banatu zituzten Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako Udaberriko XXXVI. Argazki Rallyko sariak, Burdinbidearen Euskal Museoaren proiekzio gelan. Fernando Oregik jaso zuen aurreneko saria. Iñaki Etxenagusia azpeitiarra eta Aitor Rementeria izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Herriko lehen sailkatuaren saria Mikel Zengotitak eskuratu zuen. Hemen sari-banaketako argazki gehiago.