Pasa den zapatuan taldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sarian. Omar Urbieta absolutu mailan lehiatu zen; Ainhoa Goenaga junior mailan; eta Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantil mailan. Imanol Odriozola infantila, izena emanda zegoen baina baja izan zen azken unean. \
\
Bakoitzak bi probatan hartu zuen parte eta maila ona erakutsi zuten, beste behin ere. Igerilariek udako txapelketak dituzte helburu eta horietarako ari dira prestatzen. Zapatukoa bezalako lehiaketak, test modura hartzen dituzte entrenatzaileek eta igerilariek, eta sariketa hauetan, saiatzen dira Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzen. \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide