Lan hitzarmena sinatu dute San Martin Egoitzan

Uztarria.eus 2013ko mai. 8a, 20:40

Aurreko astean sinatu zuten akordioa Eneko Etxeberria San Martin Egoitza Fundazioko lehendakariak eta egoitzako langileen ordezkariak (argazkian). "Hitzarmena sinatzea garrantzitsua da -adierazi dute udal arduradunek-, izan ere, uztailaren 7a baino lehen ez sinatuz gero, Espainiako hitzarmena izango zuten indarrean egoitzako langileek; eta lan erreforma honen ondorioak anitzak izango ziren, besteak beste, soldata 400 euro murriztea eta urtean 200 lanordu gehiago egiteko arriskua baitzuten". (AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide