Hezkuntza erreformaren kontra protestak egin dituzte

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 12:44

Espainiako Gobernua gaur zen onartzekoa hezkuntza erreformatzeko legea Parlamentuan, baina azken orduan aldatu egin dute, memoria ekonomikoaren txosten bat amaitu gabe dagoelako. PPk aurrera eraman nahi duen lege hori, Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa delakoa (LOMCE) salatzeko mobilizazioak egin zituzten atzo eskualdeko zenbait ikastetxek, arlo horretan egitekoak diren murrizketak baztertzeko eskatuz. Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako irakasleek deituta, auto karabana egin zuten arratsaldean Azkoititik Zestoara, eta bidean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Zestoako Herri Eskolak ere ekimenarekin bat egin zuten, besteak beste.

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide