Atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea

Uztarria.eus 2013ko mai. 13a, 13:18

Joan den asteartean Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzeko, beste hainbat herritako gisan, Azpeitian ere elkarretaratzea egin zuten zapatuan dozenaka lagunek. Euskal Herriak bakea behar du lelopean egin zuten elkarretaratzea, plazan. Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak, Gorripideak, Bilgune Feministak, Ikasle Abertzaleek, Ernaik, Esait-ek, Herrira-k, Etxerat-ek, ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten deialdia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide