Badator mantangorri, eta badator Xanjuandegiko ume eguna ere. Maiatzaren 25ean berrehun umetik gora elkartuko gara Amona Mantangorriri ongi etorria prestatzeko. 11:00etatik 17:00etara arte luzatuko den egun osoko egitaraua osatu dugu, baina guzti hau aurrera eramateko zure laguntza behar dugu.
\
\
Beraz, umeak gustuko badituzu eta egun horretan begirale moduan ondo pasatzeko aukera galdu nahi ez baduzu, animatu zaitez! Bidali email bat xjauzolanean@hotmail.com helbidera, honako datuekin: Izen-abizenak, kontakturako telefonoa, laguntzeko ordutegia (goizez bakarrik, bazkalordura arte, arratsaldera arte…) eta lehentasunak (4-5, 6-8 edo 9-12 adin tarteak). Eman izena maiatzaren 17a baino lehen eta jarriko gara zurekin kontaktuan, bilera informatiboa egiteko eguna baino lehen.
\
\
Begirale moduan aritzeaz gain, antolaketa lanak ere izango dira (bazkarirako mahaiak jarri etabar). Horretan laguntzeko prest bazaude ere jarri zaitez gurekin kontaktuan. Animatu!
\
\
Oharra: Lehentasunak errespetatzen saiatuko gara, baina ezin dugu baieztatu posible izango den. Beraz, izen emateko eguna hartuko dugu irizpidetzat hori bermatzerakoan.
\
\
Pongo, Garro eta Troki
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide