Keinu batek ezingo zuela ezer aldatu zioten, munduak zen bezalakoa izaten jarraituko zuela; baina Donostiako Boulevardean eta Ondarruko Alamedan gertatutakoak ikusi besterik ez dago hori gezurra dela konturatzeko; keinu soil baten bidez egin dezakegun guztiaz jabetzeko.\
\
Guk ere egin dezakegu gauzak aldatzeko ekarpentxoa; horretarako, elkartasun eguneko krossean Intz parean egongo den kamerari keinu bat egitea hasera ezin hobea da.\
\
Beraz, ez ahaztu, Elkartasun Egunean keinu bat herri arresiaren alde!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide