Juan Antxieta abesbatza Donostian izango da gaur, kontzertu batean

Uztarria.eus 2013ko mai. 17a, 13:39

Gaur, ostirala, Donostiako Miramoneko Teknologi Parkeko Auditoriumean izango dira Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatza. Donostiako Kontserbatorioko flauta ikasleek Azkoitiko Bizkargi Musika Eskolakoekin elkarlanean kontzertua eskainiko dute, 19:00etan hasita. Flautajoleekin batera, bertan izango dira Azpeitiko eta Azkoitiko musika eskoletako abesbatzak, eta guztira sei kantu abestuko dituzte. Bestalde, igandean, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak Xirulaz kanta flauta topaketetan izango dira, Azkoitiko plazan. Bertan Gipuzkoako 17 herritako, 19 ikastetxetako 215 haurrek hartuko dute parte. Argazkian, maiatzaren 3an Juan Antxieta eta Bizkargi musika eskoletako ikasleek egindako entsegua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide