Lasterbidean ekimenarekin bat egin dute eskualdeko hainbat kirolarik

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko mai. 27a, 11:28

Urolako hainbat kirolarik Lasterbidean ekimenari atxikimendua eman diote. Ekainaren 2an, Oiartzunen egingo da Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa, euskal preso politikoen eskubideen alde eta haien senideei babesa emanez. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute Oiartzunen. Urola bailarako kirolariek Lasterbidean 8 kilometroko lasterketarekin bat egin dute. Proban izena emateko azken eguna atzo, igandea, zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide