Azpeitia, Eskuterzaleen topalekua

Uztarria.eus 2013ko mai. 27a, 13:09

Zapatuan Eskuterren Topaketa egin zuten herrian. 11:00etan bildu ziren hamarnaka motozale plazan, eta han motorrak ikusgai izan ondoren, Azpeitia eta Aizarna artean itzulia egin zuten. Itzulia eta gero, motoen erakusketa jarri zuten plazan, eta poteoa egin zuten gidariek, Alde Zaharrean. 14:30ean, lagunarteko bazkaria egin zuten Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide