Pasa den zapatuan, Durangoko Landako Igerilekuan, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen. Gure taldeko bi igerilari, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga, bertan izan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. \
\
Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta brontzezko domina bana lortu zuten Jonek eta Nereak zapatuan. Proba denetan, aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu, biek, oso maila ona eman zutela Durangon. \
\
Honako emaitzak lortu zituzten: \
\
Jone Goenagak, 200 metro estiloan (3. postua) eta 100 metro estiloan (8. postua).\
\
Nerea Berasategik, 100 metro tximeleta (3. postua) eta 100 metro bizkarrean (5. postua).\
\
Zorionak!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide