Zapatuan, ekainaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Manolo Garcia Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.\
\
Aurreko sariketek bezala, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da txapelketa. Azpeititik, bederatzi igerilari joango dira Donostiara, eta bertan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.\
\
Zorte on denei!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide