Azpeitiko Sanjuandegiko festen barruan, joan den larunbatean, Sanjuandegiko Lehen Trikiti Txapelketa jokatu zen. Iñigo Domingez (Azpeitia) eta Itxaso Gurrutxagak (Elosu) irabazi zuten lehiaketa. Bigarren, Ane Aizpurua eta Jugatz Oleaga Aizarnazabalgo bikoteak egin zuen. Sei bikotek hartu zuten parte. Txapelketaren garaian karpa jendez gainezka egon zen. Txapelketako argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.