Manolo Garcia Sariketan ere bikain

Pasa den zapatuan taldeko infantil eta junior mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Manolo Garcia Sariketan. Ainitze Odriozola eta Ainhoa Goenaga junior mailan lehiatu ziren; eta Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantil mailan. Imanol Odriozola infantila, izena emanda zegoen baina, gaixo zegoelako baja izan zen azken unean. \ \ Bertaratutako igerilari bakoitzak bi probatan hartu zuen parte, eta maila ona erakutsi zuten, beste behin ere. Denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta udako txapelketen aurrean, itxaropentsu egoteko motiboak ditugu. Laster, udako oporrak hartuko dituzte, denbora gehiago izango dute, eta ziur, entrenatzaileek azken txanpara begira, prestaketa berezia eginaraziko diela. Orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira. Animo eta segi gogor!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide