Ilunpekoak nagusi, Gasteizen

Uztarria.eus 2013ko eka. 5a, 14:22

Joan den zapatuan, ekainak 1, pilotako eskuz binakako finalak jokatu ziren Gasteizko Zaramaga auzoan eta Ilunpe elkarteko hiru bikotek txapela eskuratu zuten. Benjamin mailan, Eguiguren eta Arrizabalagak 18 eta 16 irabazi zieten Etxezarreta eta Orbegozo añorgarrei. Alebinetan, berriz, Unanuek eta Alberdik alde handiarekin garaitu zituzten Laudioko Hernandez eta Minguez. Infantilen mailan Alberdi eta Zubizarreta 18 eta 16 nagusitu ziren Aranguren eta Salaberria Goizueta eta Añorgako bikotearen kontra. Argazkian, Ilunpeko pilotariak txapelarekin eta garaikurrarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide